Bioelektronikako polimeroak
Polimero-material eroaleak garatzen ditugu inplantatzeko eta eramangarriak diren gailu biomedikoen belaunaldi berrirako.
Biologia eta elektronika integratzen dituen bioelektronikak gailu mediko belaunaldi berri bat bultzatzen ari da, hala nola elektrofisiologiarako elektrodoak, ehun-ingeniaritzarako euskarri eroaleak, biosentsaileak, ponpa ionikoak edo e-skin motako gailuak. Gure ikerketa kondukzio ioniko eta elektronikoa duten material bigunen garapenean oinarritzen da, tartean polimero erdikojugatuak, PEDOTak, ionogel biokonpatagagarriak eta kondukzio ioniko-elektroniko mistodun polimeroak.
Halaber, airean eta uretan dauden kutsatzaileen eta agente biologikoen detekzioan lan egiten dugu — hala nola mikrokutsatzaileak, bakterioak, birusak eta biomarkatzaileak — oligonukleotido funtzionaletan oinarritutako gainazal sentsore selektiboen diseinuaren bidez.

