Jolasean ikasi
POLYMAT Play
Polimeroen zientziari buruzko joko didaktikoak, POLYMATeko ikertzaileekin sortuak. Jokatu online izena eman gabe, edo inprimatu paperean. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
Jolastu orain
FCT-25-23608 proiektua, FECYTek finantzatua · Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioa
Ikastetxeentzat
Ikastetxeentzako jarduerak
Talde gehienek POLYMATeko laborategietara egiten duten bisita ikastetxean bertan egiten den jarduera batekin uztartzen dute; bietako edozein bereiz ere egin daiteke. DBHko 3. mailarako, Batxilergorako eta kimikarekin lotutako LHrako.
Jarri gurekin harremanetan
Bisitatu gure laborategiak
Ikasleak Donostiako gure ikerketa-guneetara etortzen dira, ikertzaileak ezagutzen dituzte eta polimeroen zientzia praktikan ikusten dute.
Ikertzaileak zuen ikastetxera
Ikertzaileek esperimentuak, hitzaldi laburrak eta jolasak eramaten dituzte gelara.









